XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARRI ONA OSO-OSORIK.

3. Esandakoon ikasbidea auxe da: Bedeinkatu egizuez madarikatzen zaituenak, eta erregutu egizue zuen arerioen alde; barau be egizue aurrean zarabillezen alde.

Izan be, zer egiten dozue geiegikorik, maite zauezanak maite izanaz?.

Ez ete-dabe atzerritarrak orixe be egiten?.

Zuek, barriz, maite egizuez gorroto dautsuenak, eta ez dozue areriorik izango.

4. Alde egizu aragizko ta gorputzeko zalekerietatik.

Norbaitek eskumako matraillan matraillako bat emoten ba'dautsu, erakutsi egiozu ezkerrekoa be, ta zindo-zindoa izango zara.

Norbaitek milla baten bidean beragaz joateko beartzen ba'zaitu, lagun egiozu alakoari milla bi egiten.

Norbaitek soin-gaiñekoa kentzen ba'dautsu, barruko jantzia be emon egiozu.

Norbaitek zeurea dana kentzen ba'dautsu, ez egiozu barriro eskatu: ezin egin daikezu-ta.

LIMOSNA.

5. Eskatu dagitzun edonori, emon egiozu ta ez egiozu barriro eskatu: Aitak guztiai bakoitzaren ondasunetatik emon daitela nai dau-ta.

Zoriontsua, aginduaren eraz emon dagiana!, alakoa errubagea da-ta.

Artu dagianaren zoritxarra, ostera!.

Beartsu dagoalako artzen ba'dau, errubagea da, bai.

Bearrizanik izan bagarik, artu egiten dauanak, barriz, zegaitik eta zetarako artu eban erantzun bear izango dau.

Giltzapean sartuko dabe, ta egin ebanari buruz aztertua izango da; eta azkenengo txanpona ordaindu arte, ez da andik urtengo.

Onetzaz, auxe be esan zan: Izerditu dakizula eskuetan zure limosna, nori emoten dautsazun jakin dagizun arte.